Azaroaren 27an, larunbata, 18:00etan, momentu oso berezia eta berria biziko da. La Bernarda by Bilbaocooking programazioaren barruan, erosketa-orgen desfile bat egingo da, Erriberako merkatuan prestatuta duten programazio gastronomikoaren barruan; izan ere, erosketa-orga gastronomiaren funtsezko elementua da, errezeta berri baten abentura hasten den lekua, eta joerak markatzen dituen elementua dela esan dezakegu.
Bilboko azokaren atari nagusia ibiltoki handi batean bihurtuko da, eta hiriko marka batzuek beren proposamenak erakutsiko dizkigute. Helburua Erriberako merkatuan eguneroko erosketak egiteko look onenak aurkitzea da.
Horretarako, Rolserrek erosketa-orgak desfilaraziko ditu. Egunerokoan hain erabilia den eta beti estilo ukitu berezia emanen duten orgen azken joerak erakutsiko dizkigute. Markatik agintzen digute koloretsua, estanpatua eta dibertsio handikoa den azken bilduma.


Didi Models modelo inklusiboen agentziak zuzenduko du pasarela berezi hau, eta Bilboko 5 marka aurkituko ditugu bertan. Alde batetik, “Pura Madre”, bere bilduma iraunkorren barruan, vintage estiloko bere jantzi kustomizatuak erakutsiko ditu.
Bestalde, Insphyriak kolore eta estanpazio handiko jantziak eta osagarriak aurkeztuko ditu. Gainera, PolitaXL-k tamaina handiko kolore eta estilo berezidun jantzien bilduma ere erakutsiko digu, 44tik 70era.
Valeria Irisarrik ere, bere diseinuak desfilatuko ditu. Marka honen helburua arropa amarekin edo anaiarekin partekatu ahal izatea da, bakoitzaren neurria eta sexua edozein izanda ere.
“Ikimilikiliklik” gazte firmak ere, bere upcycling proposamenak hurbilduko ditu bakeru ohiala protagonista izanda.





